Itzulpen-kalitatea ziurtatuta

Zehaztasuna gako da itzulpenetan. LinguaVoxen harro gaude itzulpenen kalitateaz. Nazioarteko bezero ugari dugu, eta ahalik eta kalitate handiena eskaintzen diegu, kalitatearen berme hirukoitzaren bidez.

1) Kalitatea kudeatzeko sistema, ISO 9001 arauaren arabera ziurtatuta

Kalitatea kudeatzeko sistema ISO 9001 kalitate-arauaren bidez ziurtatu dugu. Sistemari esker, bezeroek, proiektu-kudeatzaileek eta itzultzaileek erraz jakin dezakete itzulpen-proiektuak zer fasetan edo egoeratan dauden.

Sistemak ziurtatzen du proiektuetan parte hartzen duen pertsona edo fitxategi oro berehala zehaztu ahal izatea: nor den edo zer fitxategi den, eta non dagoen. Sistemak gardentasuna bermatzen du, eta ingurumena ere errespetatzen du.

2) Itzulpen-zerbitzuak, ISO 17100 arauaren ziurtagiriaz bermatuta

LinguaVoxen ahalik eta maila handiena bermatzen dugu itzulpen-lanetan, ISO 17100 kalitate-arauaren bidez (lehenago, EN-15038 araua zen). Arau horrek ezartzen ditu itzulpenetan zein orrazketa independenteetan aplikatzeko gidalerroak. Horrez gain, arau berak bermatzen du gure taldean prestakuntza eta eskarmentu handiko itzultzaileak besterik ez izatea.

3) Barneko kalitate-kontrola, hizkuntza-adituek egina

Hizkuntza-adituek itzulpen guztiak berrikusten dituzte, edozein akats, zehaztasunik eza edo omisio zuzentzeko. Proiektu-kudeatzaileek hizkuntzak ikastea maite dute. Itzulpen-ikasketak egin dituzte, eta eskarmentu handia dute itzulpen-lanetan. Kontu handiz erreparatzen diete xehetasun guztiei, eta itzulpen guztiz zehatzak eta zuzenak entregatu beharraz jabetuta daude.