Itzultzaile eta interprete profesionalak

LinguaVoxen kontu handiz aukeratzen ditugu gure itzultzaile eta interprete profesionalak, eta guztiek dituzte itzulpengintzan aritzeko gaitasun eta trebetasun oso handiak. Lehenik eta behin, itzulpenak zehaztasunez eta erantzukizunez egiteko irrika sentitu behar dute, geuk bezala. Gainera, LinguaVoxen, lankidetza estua eta harreman onak garatzen ditugu itzultzaileekin; horrela ziurtatzen dugu dokumentuak itzultzaile trebatuenek itzultzea.

Xede-hizkuntza beti da gure itzultzaileen ama-hizkuntza, eta testuetako sorburu-hizkuntza guztiz menderatzen dute. Idazle bikainak dira, eta, hizkuntzak ikastea ez ezik, itzultzea ere biziki atsegiten dute. Hori dela eta, sorburu-hizkuntzaren konnotazio eta ñabardura guztiak ulertzen dituzte.

Itzulpen onena ohartezina da; hau da, testu bat ezin hobeto itzulita baldin badago, irakurleak pentsatzen du jatorrizko testua dela. Horregatik, kultura-ezagutzen eta idazteko gaitasunen arabera hautatzen ditugu LinguaVoxeko itzultzaileak, bai eta itzultzeko eskarmentuaren eta espezializazioaren arabera ere.

Hortaz, itzultzaileak adituak dira zenbait arlotan: teknika-arloan, arlo juridikoan, finantza-arloan, marketinean, turismoan, etab. Horrek ziurtatzen du dokumentuen esanahi sakonenak ere ulertzen dituztela. Itzulpengintzako ikasketa-tituluak ez ezik, beste gai batzuetako ikasketak ere dituzte: esaterako, Zuzenbidean, Medikuntzan.

Itzulpen-lana kudeatzen dugunean, arreta handiz hautatzen dugu lan bakoitza hoberen egin dezakeen itzultzailea, zenbait irizpideri jarraituta. Ziur gaude itzultzaile horrek, xede-hizkuntzaren aberastasuna baliatuta, kalitate handiko itzulpena eta akatsik gabea egingo duela.