Hizkuntzari buruzko ezagutza sakonak eta zabalak behar dira, kalitate handiko itzulpenak egin ahal izateko. Adibidez, hizkuntza teknikoa ezagutu behar da: hizkuntza teknikoa berez dialekto bihur daiteke, eta baliteke, sorburu-hizkuntzaren hiztunek hitz-jario oso handia izan arren, hitz horiek ez ezagutzea. Hori dela eta, testu teknikoak itzuli behar direnean, emaitza ona izango bada, hizkuntza-aditu batek egin behar du lana. Hartara, LinguaVoxeko taldean teknikako eta ingeniaritzako adituak ditugu, bai eta beste hizkuntza-aditu batzuk ere, ia edozein hitz 150 hizkuntzatara itzuli ahal izateko.
Gure itzultzaile teknikoek ondo ezagutzen dituzte testu teknikoak: gidaliburuak, erabiltzaile-gidaliburuak, zehaztasun teknikoko dokumentuak, segurtasunari buruzko txostenak, patenteak, diru-laguntzako eskabideak, instalazio-jarraibideak, prestakuntza emateko materialak, segurtasuneko datu-fitxak eta askoz ere gehiago. LinguaVox itzulpen-enpresak ISO 17100 eta ISO 9001 arauen ziurtagiriak ditu. Horrek esan nahi du, itzulpen-lana zuri bidali aurretik, huts txikiena ere ezabatuko dugula, barneko orrazketa-sistemaren bidez.
Termino tekniko egokiak ezagutzea
Itzulpen bat zehatza izateko, termino teknikoak era egokian aukeratu behar dira. Gure taldea osatzen duten prestakuntza handiko itzultzaileek, zure proiektuari ekin bezain laster, gai horretako termino zehatzen glosarioa prestatuko dute. Glosarioan bilduko da itzultzaileen talde osoak partekatu duen terminologia. Hortaz, taldean aritzeko abantailak eta banakako itzultzaile baten zehaztasuna lortuko dira, batera.
Premiazko itzulpenak
Munduko merkatuaren garaian bizi gara, eta erlojuak beti gogorazten digu denbora aurrera doala. Horren harira, LinguaVoxen eskarmentu handia dugu epe oso laburrak eta zorrotzak betetzen. Hainbat hizkuntza menderatzen duten itzultzaile adituekin jarduten dugu, itzulpen-lan handiak, milaka orrikoak, arin eta eraginkortasunez itzultzeko.
Bateragarritasun unibertsala
LinguaVoxeko informatikarien taldeak ziurtatzen du softwarea zer formatutan behar duzun, formatu horretan emango dizugula, testua itzulita. Dokumentu gehienak MS Word erabiliz sortzen dira, baina ez guztiak. Horregatik, fitxategi-formatu asko erabiltzen ditugu: Adobe Framemaker, InDesign, XML eta askoz ere gehiago. Flash, Autocad, Photoshop eta beste aurkezpen mota batzuetako irudi-testuak, iruzkinak eta oharrak ere itzultzen ditugu.