Euskal Herriko itzulpen zerbitzuak | LinguaVox

LinguaVox: Euskal Herriko itzulpen-zerbitzu espezializatuak

Itzulpen-enpresa baten bila zabiltza zure herrian? Edo zure herrian bertan itzulpen-zerbitzuak ematen dituen enpresa bat aurkitu nahi duzu? LinguaVox enpresa 2000. urtean sortu zen. Harrezkero, gutxienez 1.500 hizkuntza-konbinaziotara itzuli ditugu munduko hainbat bazterretako hitzak. Edozein konbinazioko proiektuak egin ditugu, Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpoko bezeroentzat, enpresan erabiltzeko edo erabilera pertsonalerako.

Itzultzaile zein interprete onenak hautatzen ditugu, gurekin jarduteko. Edozein konbinaziotan jarduten duten itzultzaileen ama-hizkuntza xede-hizkuntza da, eta proiektuaren arloko adituak dira. Gainera, gure baloreak ere izaten dituzte: perfekzioa, bikaintasuna eta bezeroen gogobetetasuna bilatzea.

LinguaVoxek itzulpen-zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu Euskal herrian, eta mundu osoan ere bai.

Itzulpen-zerbitzua behar baduzu, izan konfiantza gure itzulpen-zerbitzuetan

LinguaVoxen eskuetan uzten baduzu, ziur egon zaitezke zure itzulpen-proiektua epe barruan, konfidentzialtasunez eta profesionaltasunez egingo dugula.

LinguaVoxeko langileak prestakuntza, eskarmentu eta motibazio handiko proiektu-kudeatzaile eta itzultzaileak dira, eta itzultzaile guztien ama-hizkuntza xede-hizkuntza da. Bulegoak ditugu Europan eta mundu osoan. Horrez gain, kalitateaz bereziki arduratzeko saila ere badugu: Kalitate Saila, zehatz-mehatz. Horri esker, perfekzioa, bikaintasuna eta puntualtasuna ziurtatzen dizkizugu itzulpenetan.

Itzulpen-zerbitzu bat egiteko aurrekontua eskatzen baduzu, proiektu-kudeatzaile profesionala, atsegina, gai horretan aditua eta esperientzia handikoa arduratuko da zure proiektuaz. Galderaren bat izanez gero, berak erantzungo dizu; horrez gain, denbora hartuko du zure aurrekontua prestatzeko eta azaltzeko. Gainera, ahalik eta konfidentzialtasun handienaz erabiliko ditu zure fitxategiak.

Edozein konbinaziotan egin nahi duzun itzulpen-proiektua gure eskuetan uzten baduzu, asmatu egingo duzu

Gure itzulpen-enpresako itzultzaile guztiak adituak dira. Behar bezalako prestakuntza dute, eta ama-hizkuntzara baino ez dute itzultzen. Alderdi horiek ezinbestekoak iruditzen zaizkigu, itzulpenak behar bezala egiteko.

Itzultzaileek Itzulpengintzako eta Interpretazioko unibertsitate-ikasketak dituzte. Munduko gune estrategikoetan bizi dira; hortaz, hezkuntzaren ñabardura aldakorrak ondo ezagutu, eta xede-hizkuntzan behar bezala ematen dituzte. Horregatik, akatsik gabe eta zuzen egingo dugu zure itzulpen-proiektua.

LinguaVoxeko itzultzaile gehienak adituak dira arlo juridikoan, enpresa-arloan, itzulpen teknikoetan edo medikuntzan. Hortaz, edozein konbinaziotan itzulpen-zerbitzu bat egin behar dutenean, beren ezagutzak eta eskarmentua baliatzen dituzte. Itzulpena hain jatorra da xede-hizkuntzan, ezen ezinezkoa baita euskaratik itzulita dagoela asmatzea.

Euskal Herriko bezeroei zuzendutako zerbitzuak

Dokumentuak itzultzea

Dokumentuak itzultzen ditugu 150 hizkuntzatara

Itzulpen teknikoa

Gure itzultzaileak, ama-hizkuntzara itzultzeaz gain, espezializatuta daude itzulpen teknikoetan.

Webguneak itzultzea

HTML5, Wordpress, Drupal, Joomla, ocPortal, etab.

Multimedia itzulpenak

Azpitituluak, bikoizketa, off ahotsa, transkripzioak, irudi txertatuak, etab.

Kalitate ziurtatuko itzulpenak

Zinpeko itzulpenak, itzulpen ofizialak, itzulpen ziurtatuak: Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan, Espainiako Estatuan, Frantzian, Alemanian eta abarretan erabiltzeko.

Medikuntzaren arloko itzulpenak

Farmaziako edo Medikuntzako ikasketak dituzten itzultzaileek egiten dituzte medikuntzaren arloko itzulpenak.

Itzulpen juridikoak

Arlo juridikoan espezializatuta dauden itzultzaileek itzultzen dituzte dokumentu juridikoak. Haietako asko Zuzenbidean lizentziadunak dira.

Premiazko itzulpenak

Itzulpen-zerbitzu motak: 24x7, egun batetik besterako proiektuak eta premiazko itzulpen-zerbitzuak.

Patenteak itzultzea

Jabetza intelektualari, merkataritza izenei eta patenteei buruzko fitxategien itzulpena.

Estresik eta akatsik gabeko itzulpenak mundu osoan

Zure itzulpen-proiektu espezializatua eraginkortasun osoz kudeatuko dugu LinguaVoxen, nazioarteko taldeko itzultzaile bikainak arituko baitira lan horretan.

Prezio argiak eta zehatzak

Itzulpen-aurrekontua doan

Lineako ordainketa segurua

Itzulpena garaiz helduko zaizu, epe barruan

Honako hizkuntza-konbinazio hauek eskaintzen ditu gure itzultzaile guztien taldeak:

AEBetako, Australiako eta Erresuma Batuko ingelesa; afrikaansa; albaniera; amharera; arabiarra; azerbaijanera; alemana; Amerikako eta Espainiako espainiera; bengalera; bhojpuria; bosniarra; bulgariera; birmaniera; chiShona; daniera; dariera; nederlandera; eslovakiera; esloveniera; estoniera; erromaniera; errumaniera; Europako eta Brasilgo portugalera; Europako eta Kanadako frantsesa; euskara; fijiera; finlandiera; filipinarra; galesa; galiziera; georgiera; gujaratera; hausa; hebreera; hindia; hmonga; hungariera; ilokanoa; indonesiera; irlandera; italiera; japoniera; javera; kannada; kazakhera; koreera; kurduera; khemerera; katalana; kroaziarra; kitxua; lasoera; letoniera; lituaniera; mazedoniera; malaysiera; malabarera; marathera; moldaviarra; mongoliera; nepalera; norvegiera; oriya; paxtuna; poloniera; punjabera; persiera; serbiarra; sothoera; sindhia; sinhala; somaliarra; swahilia; suediera; tagaloa; tamilera; telugua; thailandiarra; turkiera; txekiera; txinera; ukrainera; urdua; vietnamera; wolofera; yoruba; etab.


Hizkuntza «exotikoak» menderatzen dituzten itzultzaileen kopurua txikiagoa da; hortaz, batzuetan, zubi-hizkuntza gisa erabili behar dugu ingelesa. Halaxe egin behar bada, jakinaren gainean jarriko dugu bezeroa. Edonola ere, jatorrizko fitxategiak ingelesez ere erabilgarri dauden guztietan, ingeleseko itzulpena egokiagoa izango da (itzultzaileen zein prezioaren ikuspegietatik).

Gure bezeroen iritziak

LinguaVoxi esker lortu genuen gidaliburu tekniko oso luzeak Europako eta Mexikoko espainierara itzultzea. Lan hori ezinbestekoa izan zen enpresa Espainiako Estatuan eta Mexikon ere ezarri ahal izateko. Gainera, testuak itzuli ondoren, LinguaVox gidaliburuen formatuaz ere arduratu zen; beraz, zama handia kendu zigun gainetik, negoziorako hain berezia izan zen garai hartan.

Nerea García – Automobilgintzako enpresa bateko erosketa-saileko burua

LinguaVox, eskerrik asko nire enpresaren webgunea itzultzeagatik! Gaur egun, Japonian eta Txinan ere saldu ahal izango ditut produktuak, nire enpresaren webgunean primeran azaltzen direlako.

Emma Walker, enpresa txiki baten jabea

Hainbat urtetan, itzulpen eskasak jaso nituen jatetxe-merkatuaren arloan. LinguaVoxeko proiektu-kudeatzaileek, ordea, hitz «problematiko» guztiak nirekin argitzeko ardura hartu zuten. Horri esker, ez genuen denbora alferrik galdu, eta lehenengoan asmatu zuten.

Phil Bailey, jatetxeko jabea