Itzulpen-lanak, webguneak zein softwarea lokalizatzeko lanak eta telefono bidezko interpretazioak

Gure zerbitzuak, besteak beste, honako hauek dira: dokumentu teknikoak itzultzea, hizkuntzen arteko transkripzioak egitea, hedabideetako testuak nazioarteko ikus-entzuleen beharretara egokitzea eta telefono bidezko interpretazio-lanak egitea (eskaeren arabera). Itzulpen- zein interpretazio-zerbitzuetan esanahiak beste hizkuntza batean adieraztea baino askoz ere gehiago hartzen du barne gure lanak, praktikan.

Itzulpen-lanak

Itzulpen-lanetan, besteak beste, dokumentu idatziak itzultzen ditugu: esaterako, gidaliburu edo patente bat hizkuntza batetik beste batera; baina, horrez gain, audioak edo bideoetako testuak ere transkribatzen ditugu. Lan horietan guztietan oso beharrezkoa da zehetasunei arreta handiz erreparatzea, bai eta hizkuntzak aditu-mailan ezagutzea ere.

Webguneak eta softwarea lokalizatzea

Lokalizazio-lanak behar bezala egiteko, lokalizatzaileak ezin hobeto ulertu behar du esanahia, beste hedabide batean esanahi bera adierazteko; beraz, ez gara hitz hutsez ari. Lokalizazioan informatika-programetako edukia (softwarea lokalizatzea), webguneetakoa (webguneak lokalizatzea) edo beste eduki mota batzuk xede-hezkuntzan eman behar dira. Horrek esan nahi du xede-hizkuntzaren kultura eta kokapena ondo ezagutu behar direla, bertako irakurleek edo ikus-entzuleek esanahia ondo uler dezaten. LinguaVox espezializatuta dago lokalizazio-zerbitzuetan: teknikaren arloko itzultzaileak, webgune- eta software-lokalizatzaileak, maketazio eleaniztuneko adituak (DTP) eta diseinatzaile grafikoak daude taldean, eta haiek ziurtatzen dute zure mezua argi eta behar bezala jasoko dela xede-kulturan.

Telefono bidezko interpretazioak

LinguaVoxeko interpreteek gaitasun handiak dituzte, eta hizkuntza-oztopoak elkarrizketatik kentzen dituzte, hizlariek elkar uler dezaten. Eskaeren arabera, telefono bidezko interpretazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu hizkuntza nagusietan.